XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu ez gara sasikume; aita bakarra dugu, Jainkoa.

42 Jesusek, orduan: Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik.

43 Zergatik ez duzue ulertzen nire mintzaira?

Nire mezua onartu nahi ez duzuelako.

44 Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin.

Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten.

Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.

45 Niri, berriz, egia diodalako, ez didazue sinesten.

46 Ea zuetariko zeinek aurpegiratzen didan bekaturik!

Baina egia badiot, zergatik ez didazue sinesten?

47 Jainkoarena denak onartzen du Jainkoak irakatsia; zuek ez duzue onartzen, Jainkoarenak ez zaretelako.

48 Orduan, judu haiek erantzun zioten: Ez al dugu arrazoi samariarra zarela eta deabruaren menpe zaudela esatean?

49 Jesusek erantzun zien: Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen; 50 baina ni ez naiz neure ohoreaz arduratzen; beste bat arduratzen da horretaz, eta hark du epaitzeko ahalmena.

51 Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko.

52 Entzuleek esan zioten: Oraintxe bai dakigula deabruaren menpe zaudela.

Abrahan hil egin zen eta profetak ere bai; eta zuk diozu: Nire hitza onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango.

53 Gure aita Abrahan baino handiagoa al zara, bada, zu?